G U R E L U R R A L D E A ::
Erronkari eta Zaraitzuko bailarak Nafarroako
ipar-mendebaldean aurkitzen dira, bertako (piriniotako) gain
erliebea 2000metroko altuera izanik, non piriniotako lehen 2000
metroko gailurra aurkitzen dugu: Ori.
Erronkari inguruan Hiru Erregeen Mahaia (2.428
m.) Nafarroako gailurrik garaiena dago, besteen artean Anie
edo Auņamendimendi piramidala 2.507 metroekin euskal. bearno-aragoi
muga geografikoan kokatua dago.
Gailur hauekin batera, Larrako gune karstikoa
ageri da, euri zaparradak eta elurteak moldaturiko harri parajea.
Bertankobazulo, amildegi eta leize asko ditugu BU-56 edo San
Martin harriko leizea adibidez, non espeleologo askok bertaraespedizioak
egiten dituzte.
Erronkarik Larra eta Belagoako bailaraz
gain beste bailara interesgarriak dauzka ikusi eta hurbiltzeko,
adibidez Belabarze (Ezkaurre mendi gaina aldamenean duelarik),
Mintxate bere leize txikiarekin, Binies mardula, Gardelar,
non Anso herrira joan zintezke, edo Urralegiko sakana.
Erronkari eta Zaraitzuko jendeek artzain bizimodua
ezagutu dute urteetan zehar, gaur egun arte, horregatik beraien
gazta eta mami preziatuak.
XIV.
mendetik ezaguna dugu basoetako zuhaitzak moztu eta garraiatzeko
era eta ia gaur egun arte iraun duena (1950 g.g.b.), hauek almadiak
dira. Erronkariko ohituren artean 262. Mugarrian hiru behien
tributua ospatzen da, ohitura hau antzinako iturri eta larreen
erabileraren gatazkaren ondorio zuzen bat dugu, edo Iņigo Haritza
errege nafarraren eraztuna Ezkaurre inguruetan ezkutatua dagoen
zurrumurrua, Auņamendi gailurrean bizi den lamia eta Antxomarroko
herensugearen kondaira.
Bailara hauetako udazkenei, Badeetara dihoazten
artaldeek ematen diote hasiera. Artaldeek landutako ibilbide
hauek XV. Mendetik ezagutzen dira, XVI. Mendean sinaturiko
Bardeetako larreak erabiltzeko baimena bezala. |
|
|
|