|
BTT
Eskalada Espeleologia
Mendizaletasuna Basabidezaletasuna Trokarte
jaitsierak
Piraguismoa Rafting Nahasturiko ekintzak Beste ekintzak
Armaia aterpea Ekia-rekin batera, gure inguruetan ekintza
desberdinak egiteko aukera eskeintzen dizute. 
BTT
Ekintza hau Iratiko basoan egingo
dugu, izei eta pago baso garrantzitsuenetariko bat Europa
mailan. Ibilbideak, baso barnean aurkitzen diren bide forestaletan
egingo ditugu, interesgarriak diren lekuak aukeratuz. Prestakuntza
fisiko normal bat edukiz ibilbideak egin ditzakegu.
Egun erdiko irteerak.
Txirrindu alokairua, garraioa, gida, asegurua, talde murriena:
4 gizaki 
Eskalada
Eskalada hasiera kurtsoan teknika
desberdinak ikasiko ditugu. Ez da beharrezkoa esperientzia
izatea.
Egun osoko ekintza.
Gida, materiala eta asegurua.
Espeleologia
Lur barneko ezagupenak beti sortu dizkigu
nolabaiteko jakin mina. Orain barne mundu horretan murgildu
zaitezke, galeria ikusgarriak, estalaktita, estalagmita etabarreko
gauza miresgarriak aurkituz. Ekia eskeintzen dituen irteerak
gauzak errazten dizkizu. Egun erdiko irteerak. Materiala, gida,
argi ekipoa, asegurua. 
Mendizaletasuna
Eskualdeko gailurrik garrantzitsuenetara igoerak
(anie, Hiru erregeen mahaia, ...). Prestakuntza fisiko minimo
bat beharrezkoa da ekintza hau burutzeko, mila metroko desnibelak
igoko baititugu.
Basabide zaletasuna.
Irati, Abodi, Larra, Orhi, Belagua, etab. Ibilbideak. Beste
igoerekin parekatuz, ibilbide hauek prestakuntza fisiko normalak
behar ditu.
Egun erdiko eta osoko irteerak.
Gida , asegurua. 
Trokarte
jaitsierak
Ekintza honetan hasi berria edo aurreko esperientziarik
badaukazu, aukera desberdinak eskeintzen dizkizugu. Maila desberdineko
irteerak burutzen ditugu, maila I eta II-ko trokarteak (egun
erdia), maila III-ko trokarteak (egun osoa).
Ekipo osoa, gida eta asegurua. 
Piraguismoa
Funtsezko teknika ikastaroa eskeintzen dizugu
Eska ibaia jaisteko (Erronkari bailaran), II eta II mailak.
Edo eta era lasaiago batean Yesa-ko urtegian piraguan haritzea;
maila I (egokia senideen arteko irteerarako).
Egun erdiko irteerak.
Gida, material guztia, asegurua. 
Rafting
Eska ibaitik jaitsiera dibertigarriak untzi
neumatiko batean. Egun erdiko irteerak.
Gida, material alokairua, asegurua.
Nahasturiko ekintzak
Baita ere egun berean burutu ditzakezuen ekintza hauen nahasketa
baten aukera eskeintzen dizugu.
Eskalada + trokarte jaitsiera
Trokarte jaitsiera + espeleologia
Piraguismoa + trokarte jaitsiera. 
Beste
ekintzak
Iraupen eskia (fondo eskia) eta erraketa ibilbideak
(neguan)
Erronkari eta Zaraitzuko kañadeetatik ibilbideak, bertako
artzainekin batera (Irailean)
Hamar lagun baino gehiago dituzten taldeei prezio desberdinak
egiten dizkiegu. 
>> Urrutizkinak :: 948 890184 / 696 899 995
|